LEGE OHARRA ETA ERABILERA BALDINTZAK

ULMA CONVEYOR COMPONENTS S. COOP.ek Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta, horretarako, lege ohar hau sortu du:

Webgunea erabiltzeak webgunearen erabiltzaile izaera ematen dio, eta lege ohar honetan jasotako xedapen guztiak erabat eta salbuespenik gabe onartzea dakar. Webgunearen zerbitzuak iraupen mugatua du; zehazki, erabiltzailea webgunera edo haren bidez ematen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unera mugatzen da. Horrenbestez, erabiltzaileak adi-adi irakurri behar du lege ohar hau webgunea erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, webgunea bera eta lege ohar honetan jasotako erabilera baldintzak aldatu egin daitezke.

1.INFORMAZIO OROKORRA

Sozietatearen izena:  ULMA CONVEYOR COMPONENTS, S. COOP. (aurrerantzean, ULMA CONVEYOR COMPONENTS)

Identifikazio fiskaleko zenbakia: F48028872

Merkataritzako datuak:  Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua, 428. folioan, 86.1.182 inskripzio zenbakiarekin. 

Helbide soziala:  Zelaieta auzoa z/g, 48210 Otxandio. Bizkaia. Espainia

Harremanetarako helbide elektronikoa: info@ulmaconveyor.com

Harremanetarako telefono zenbakia: +34 94 545 0075 

2. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

ULMA CONVEYOR COMPONENTS da ulmaconveyor.com webgunea osatzen duten elementu guzti-guztien titularra: iturburu kodea, nabigazio egitura, datu basea, edukia eta diseinu grafikoa –menuak, nabigazio botoiak, testuak, irudiak, egiturak, grafikoak, eta abar– (aurrerantzean, “Edukiak”) edo, hala badagokio, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena izango du, baina ez da ulertuko erabiltzaileari jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen araudiak aitortzen dizkion ustiapen eskubideak lagatzen zaizkionik, webgunea erabiltzeko behar-beharrezkoak direnak izan ezik.

Marka erregistratuak: hemen aipatutako produktu eta konpainien izen guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira, eta ezin da ulertu webgunera sartzeak aipatutako marken, izen komertzialen eta/edo zeinu bereizgarrien gaineko eskubiderik ematen duenik.

3. WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

3.1 OROKORRA

Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko betebeharra, legearekin eta lege ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte-galeren ondorioz.

Berariaz debekatuta dago webgunea erabiltzea ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en edo hirugarrenen ondasunak edo interesak kaltetzeko edo, beste edozein modutan, ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en edo hirugarrenen sareak, zerbitzariak eta gainerako informatika ekipoak (hardwarea) edo produktu eta aplikazio informatikoak (softwarea) gehiegi kargatzen, kaltetzen edo baliogabetzen dituzten helburuetarako.

3.2 EDUKIAK

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukiak legearen eta lege ohar honen arabera erabiltzeko, bai eta aplikatu beharreko gainerako baldintza, erregelamendu eta jarraibideen arabera ere. Adierazpen gisa, erabiltzaileak, indarrean dagoen legeriaren arabera, honako hauei uko egin beharko die:

Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eskura jarri, publikoki jakinarazi, eraldatu edo aldatzea, Legean baimendutako kasuetan edo ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek edo, hala badagokio, ustiapen eskubideen titulartasuna duenak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik.

Jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera softwaretzat edo datu basetzat har daitezkeen edukiak erabilera pribaturako erreproduzitzea edo kopiatzea, bai eta horiek publikoki jakinaraztea edo hirugarrenen esku jartzea ere, egintza horiek nahitaez badakarte erabiltzaileak edo hirugarrenek erreproduzitzea.

ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek erabiltzaileen eskura jartzen dituen webguneko eduki guztiak edo edukien zati handi bat ateratzea eta/edo berrerabiltzea.

3.3 DATUAK BILTZEKO INPRIMAKIAK

Webgunetik eskura daitezkeen eta une bakoitzean aplika daitezkeen pribatutasun politiketan xedatutakoari kalterik egin gabe, ULMA CONVEYOR COMPONENTS-i zuzendutako zenbait zerbitzu edo eskaera erabili ahal izateko, aldez aurretik dagokion inprimakia bete beharko da.

Erabiltzaileak webguneko inprimakien bidez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Horretarako, erabiltzaileak bermatzen du ULMA CONVEYOR COMPONENTS-i jakinarazten dizkion datu guztiak benetakoak direla, eta emandako informazioa behar bezala eguneratuta izango du, une oro erabiltzailearen benetako egoeraren berri emateko. Nolanahi ere, erabiltzailea izango da ULMA CONVEYOR COMPONENTS-i edo hirugarrenei ematen dien informazioarekin egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen erantzule bakarra.

3.4 WEBGUNERAKO ESTEKAK JARTZEA

Bere guneetatik gure webgunerako estekak jarri nahi dituen erabiltzaileak baldintza hauek bete beharko ditu, eta horiek ez jakiteak ez du legearen ondoriozko erantzukizunetatik salbuetsiko

Estekak webguneko home page edo orri nagusiarekin soilik izan dezake lotura, baina ezin izango du hura inola ere erreproduzitu (inline estekak, testuen kopia, grafikoak, etab.).

Nolanahi ere, unean-unean aplikatzekoa den eta indarrean dagoen legeriaren arabera, debekatuta egongo da frameak edo edozein motatako markoak ezartzea, baldin eta frameak edo markoak webgunera biltzen badira edo  webgunekoak ez diren Interneteko helbideen bidez edukiak ikusteko aukera ematen badute, eta, nolanahi ere, webguneaz kanpoko edukiekin batera bistaratzen badira, eta: (i) zerbitzuaren edukien benetako jatorriari buruzko akatsak, nahasteak edo engainuak eragiten badituzte erabiltzaileengan; (ii) konparazio edo imitazio egintza desleiala eragiten badute; (iii) ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en markaren eta prestigioaren izen ona aprobetxatzeko badira; edo (iv) beste edozein modutan, indarrean dagoen legeriak debekatzen badu.

Esteka sartzen duen orritik ez da ULMA CONVEYOR COMPONENTS-i, haren bazkideei, enplegatuei, bezeroei edo ematen dituen zerbitzuen kalitateari buruzko adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo.

Inola ere ez da adieraziko esteka dagoen orrialdean ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek esteka jartzeko baimena eman duela edo, bestela, bidaltzailearen zerbitzuak babestu, lagundu, egiaztatu edo gainbegiratzen dituela.

Debekatuta dago bidaltzailearen orriaren barruan ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en edozein marka deigarri, grafiko edo misto edo beste edozein ikur bereizgarri erabiltzea, legeak baimendutako kasuetan edo ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, eta, kasu horietan, klausula honetan ezarritako moduan webgunearekin zuzeneko lotura egiteko aukera ematen bada.

Esteka ezartzen duen orrialdeak zintzo bete beharko du legea, eta ezin izango du inola ere eduki propiorik edo hirugarrenen edukirik jarri edo estekatu, baldin eta eduki horiek: (i) legez kontrakoak, kaltegarriak edo moralaren eta ohitura onen aurkakoak badira (pornografikoak, bortitzak, arrazistak, etab.); (ii) ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek bidaltzailearen ideia, adierazpen edo azalpen zilegiak edo ez-zilegiak sinatzen, babesten, atxikitzen edo edozein modutan bultzatzen dituen ideia faltsua eragiten badute erabiltzailearengan; (iii) ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en jarduerarekin desegokiak badira, bidaltzailearen webguneko leku, eduki eta gaiei dagokienez.

4. ERANTZUKIZUNETIK SALBU GERATZEA

4.1 INFORMAZIOA

Webgunera sartzeak ez du esan nahi ULMA CONVEYOR COMPONENTS behartuta dagoenik haren bidez emandako informazioaren egiazkotasuna, zehaztasuna, egokitasuna, osotasuna eta gaurkotasuna egiaztatzera.

ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek ez du bere gain hartzen webgunean emandako informaziotik hartutako erabakien erantzukizunik, ez eta erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako kalte eta galerena ere, baldin eta webgunean lortutako informazioa oinarri bakartzat duten jarduerak badira.

4.2 ZERBITZUAREN KALITATEA

Webgunera sartzeak ez du esan nahi ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek birusik, harrik edo beste edozein elementu informatiko kaltegarririk ez egotea kontrolatu behar duenik. Nolanahi ere, erabiltzaileari dagokio informatika programa kaltegarriak detektatzeko eta garbitzeko tresna egokiak izatea.

ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek ez du bere gain hartuko erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan web zerbitzua ematen den bitartean sortutako kalteen erantzukizunik.

4.3 ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNA

Webgunera sartzeko, hirugarrenen zerbitzuak eta hornidurak behar dira, telekomunikazio sareen bidezko garraioa barne, eta horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dagokio ULMA CONVEYOR COMPONENTS-i. Beraz, webgunearen bidez emandako zerbitzuak eten edo bertan behera gera daitezke edo eskuraezinak izan daitezke, webgunearen zerbitzua eman aurretik edo aldi berean.

ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek ez du bere gain hartzen erabiltzailearengan eragindako edozein motatako kalte edo galeren erantzukizunik, baldin eta telekomunikazio sareetan akatsak edo deskonexioak eragiten badituzte, eta horiek webgunearen zerbitzua etetea edo bertan behera geratzea eragiten badute, zerbitzua ematen den bitartean edo aldez aurretik.

4.4 WEBGUNEAREN BIDEZ ESTEKATUTAKO EDUKIAK ETA ZERBITZUAK

Webgunera sartzeko zerbitzuak lotura gailu teknikoak, direktorioak eta bilaketa tresnak ditu, eta horiek aukera ematen diote erabiltzaileari Interneteko beste webgune batzuetara sartzeko (aurrerantzean, “Gune estekatuak”). Kasu horietan, ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek bitartekaritza zerbitzuen emaile gisa jarduten du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 12ko 34/2002 Legearen 17. artikuluarekin bat eginda, eta Gune Estekatuetan emandako edukien eta zerbitzuen erantzule izango da soil-soilik bidegabekeriaren berri izan, eta esteka behar den arretaz desaktibatu ez badu.

Gune Estekatuak egoteak ez du inola ere aurresuposatu behar horien arduradunekin edo titularrekin akordiorik dagoenik, ezta ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek han jasotako adierazpen, eduki edo zerbitzuak gomendatu edo sustatzen dituenik edo haiekin identifikatzen denik ere.

ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek ez ditu ezagutzen Gune Estekatuen edukiak eta zerbitzuak, eta, beraz, ez da erantzule egiten Gune Estekatuen eduki eta/edo zerbitzuen ez-zilegitasunak, kalitateak, deseguneratzeak, erabilgarritasunik ezak, akatsek eta baliorik ezak eragindako kalteengatik, ezta ULMA CONVEYOR COMPONENTS-i zuzenean egotzi ezin zaion beste edozein kalterengatik ere.

5. DATU PERTSONALEN BABESA

ulmaconveyor.com webgunean lortutako datu pertsonal guztiak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera tratatutako dira: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Webgunean zure datu pertsonalei ematen zaien tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu pribatutasun politikara.

6. SEGURTASUN NEURRIAK

ULMA CONVEYOR COMPONENTS-ek jakinarazten dizu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edota eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarrita dituela, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horien arriskuak kontuan hartuta. Eta hori guztia datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoa betez: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

7. LEGEDIA

Lege ohar hau Espainiako legediak arautzen du.

Jarri harremanetan gurekin!