NOR GARA
ULMA Conveyor Components
Mining-Friendly konpainia
ULMA Conveyor Components S. Coop. 1958an jaio zen, mineralak garraiatzeko zerbitzu eta produktu berritzaileak eskaintzeko. Urte hauetan guztietan, nazioartean tokia egin duen enpresa bihurtu gara, eta 50 herrialde baino gehiagotan lan egiten dugu, filial propioen bidez eta banatzaile eta partner sare zabal baten bidez.
ULMA Conveyor Components-en aurrera egiten dugu, gure bezeroen etengabeko hobekuntzarekin, berrikuntzarekin eta erabateko gogobetetzearekin konprometituta, hazteak gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialean laguntzea esan nahi duela sinetsita.
Bezeroen zerbitzura jartzen dugu garraiatzaileetarako premium osagaien fabrikatzaile gisa dugun esperientzia, eta, horretarako, irtenbide integral, eraginkor eta jasangarriak ematen ditugu.
- Produktuaren iraunkortasuna
- Azkartasuna erantzunetan eta eskaerak gauzatzen
- Bezeroaren beharretara egokitzea, neurrirako irtenbideak eskainiz
- Zerbitzu integrala, premiak hautematetik hasi, eta instalatu arte
- Hurbiltasuna eta irisgarritasuna
- Bezeroaren gogobetetzea
- Soluzio berritzaileak
Gure balioak
HURBILEKOAK GARA
Gure bezeroekin komunikazio proaktiboa eta etengabea izaten dugu, haien beharrei aurrea hartuz eta konfiantzazko harremanak eraikitzeko aholkuak emanez. Konfiantza hori instalazioan bertan egindako ekintzekin sendotzen da, eta irtenbideak zein produktuak eskatutako epeetan ematen ditugu.
‘PREMIUM’ GARA
Bikaintasuna bilatzen dugu gure proiektuen garapen fase guztietan. Gure produktuen kalitatetik bezeroaren esperientziaraino, igurikimenak gainditzen ahalegintzen gara. Premium izateak ere esan nahi du berrikuntza negozioaren erdigunean jartzea, gure sektoreko estandarrak areagotuko dituzten irtenbideak eskaintzeko.
MALGUAK GARA
Bezero eta egoera bakoitza bakarra dela ulertzen dugu, eta gure ikuspegiak eta irtenbideak egokitzeko prest gaude, behar horiek modu eraginkorrean asetzeko. Beti ikasteko eta eboluzionatzeko prest.
Ingurumenarekin konprometituak
ULMA Conveyor Components-en, pertsonekin eta planetarekin konprometituta gaude. Enpresaren kudeaketan jasangarritasun irizpideak txertatzen ditugu, ondo ezagutzen baititugu gure jardueratik eratortzen diren ingurumen ondorioak. Jasangarritasun balioak transmititzeko ardura hartu dugu, bai eremu pertsonalean, bai arlo profesionalean.
Ingurumen erantzukizunarekin lotutako kultura sustatzen dugu, eta ingurumena babesteko eta garapen jasangarria lortzeko neurriak ezartzen ditugu; tartean, kutsaduraren prebentzioa eta baliabide naturalen kontsumoa murriztea.
Gure ingurumen politikak ezartzen dituen jarraibideei jarraitzen diegu.


Gizarte erantzukizuna
Gizarte erantzukizuna gure nortasunaren eta balio kooperatiboen parte da.
ULMAn hainbat erakunderekin lankidetzan aritzen gara, gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialean laguntzeko. Behar handienak dituzten kolektiboen garapen integrala bermatzen duten gizarte eta laguntza proiektuetan parte hartzen dugu, berdintasuna, hezkuntza, kirola, inklusioa eta kultura babesteko.
Fundazioa
ULMA Fundazioa ULMA Taldearen barruan sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bertan parte hartzen dugu Taldeko 9 negozioek, helburutzat hartuta bizi garen gizartearen Eraldaketa Soziala lortzeko garapen kooperatiboa, hezkuntza, ikerketa eta elkartasun asistentziala sustatzea.
Arrakasta ekonomikoa eta ongizate soziala eskutik doaz gizarte eta enpresa proiektu honetan.
euro bideratu dira gizarte proiektuetara
Gure historia, gure bermerik onena
1960an, Espainiako iparraldeko landa eremu bateko hamazazpi ekintzailek enpresa proiektu bati ekin zioten, eskualdean enplegua sortzeko helburuarekin. Hasieran, Talleres de Ochandiano S. Coop.ek nekazaritzarako makineria fabrikatzen zuen. Hala ere, industrializazioaren gorakadak aukera berriak ireki zizkigun galdaragintzako elementuen eta tamaina handiko nekazaritza instalazioetarako osagaien diseinuan eta fabrikazioan. Denborarekin, gure esperientzia eta garraio sistema eraginkorren eskaera gero eta handiagoa aprobetxatu genituen –industriako aurrerapen teknologikoen eta automatizazioaren ondoriozkoak bi horiek–, eta gure produktu zorroa hedatu genuen, zinta garraiatzaileetarako osagaiak fabrikatuz.
80ko hamarkadan, Espainiako iparraldeko zentral termikoen eta altzairutegien gorakadak ikatza garraiatzeko eskaera nabarmen handitzea ekarri zuen. Gertaera horrek, eskualdeko hazkunde industrialarekin batera, esponentzialki bultzatu zuen gure negozioa, batez ere garraiatzaileetarako arrabolen eta girlanden fabrikazioa.
Horren ondorioz, produkzioko hiru unitate autonomo sortu ziren: Enbalajea, Mantenua eta Meatzaritza; eta, 1984an, arrabolak eta girlandak ekoizteko planta esklusiboa eraiki genuen.
1990ean, kooperatibak Rochman S. Coop. izena hartu zuen, eta enbalaje makinen, arrabolen eta girlanden esportazioari ekin genion.
Jarduera horien bilakaera positiboaren ondorioz, 1995ean arrabolen eta girlanden lantegia handitu genuen, eta 1999an Mantenu Dibisiorako planta berri bat inauguratu genuen.
Gure konpainiaren eta ULMA Taldearen arteko sinergien ondorioz, negozio batzuetan, bi erakundeen batzar nagusiek Rochman S. Coop. ULMA Taldean sartzea onartu zuten. Hala, 2008ko maiatzean, ULMA Conveyor Components S. Coop. jaio zen, esklusiboki zinta garraiatzaileetarako osagaiak fabrikatzen eta merkaturatzen aritzen dena.
Karga arinen aplikazioak alde batera utzi genituen, eta exijentzia handiko arrabolen eta Heavy Dutyren diseinuan eta fabrikazioan espezializatu ginen.
Aldi berean, sonoritate txikiko arrabolak garatu ditugu, hiriguneetatik hurbil dauden instalazioetarako.
2013 eta 2014 artean egoitzak ireki genituen Txilen, Perun eta Alemanian, eta homologazioak eta kontratuak lortu genituen herrialde horietako meatzaritzan, bai eta Indonesian ere.
Gure merkataritza estrategia meategi handietara eta ingeniaritza proiektuetara bideratzen dugu, merkatu horietan kalitateak eta zerbitzuak balio erantsia ematen baitiete gure produktuei.
2017an, arrabolen monitorizaziorako lehen sistema merkaturatu genuen, GAZIMO 1.0., ekoizpen teknika aurreratuak teknologia adimendunekin integratuta.
Aldi berean, nazioartekotzeko pausoak eman ditugu, eta gure salmenta sarea AEBra, Australiara, Mexikora eta Kanadara zabaldu dugu.
Pandemian, herrialde estrategikoetan gure salmenta sarea indartu genuen, eta gure balio katea optimizatu, solteko materialaren garraioan irtenbide garrantzitsuak eskaintzeko:
- Hobekuntza logistikoak ezarri genituen, erantzuteko gaitasun handiagoa bermatzeko.
- Lean Services metodologia geureratu genuen, bezeroari zerbitzuak ematean eraginkortasuna eta kalitatea areagotzeko.
- Produktu gama berriak garatu genituen, hala nola konpositezko arrabol ultra-arina, eta berriz merkaturatu genuen danbor lerroa.
Kanadako merkatura sartu, eta herrialde hartan filial komertzial bat ireki genuen.
ULMA CONVEYOR COMPONENTS EN EL MUNDO
![]()
España
ULMA Conveyor Components S.Coop. (España)
Barrio Zelaieta s/n 48210 Otxandio (Bizkaia) Spain
+34 945 450 075
![]()
Canadá (Calgary)
ULMA Conveyor Components (Canadá)
Sr. Rajesh Shah
Tel.: +1 (306) 716 8643
![]()
Perú (Lima)
ULMA Conveyor Components S.A.C (Perú)
Sra. Alexandra Apaza
+51 984 45 2442
Perú (Arequipa)
ULMA Conveyor Components S.A.C (Perú)
Sra. Alexandra Apaza
+51 984 45 2442
ENPRESA DIMENTSIOA
ULMA Taldea
ULMA Conveyor Components ULMA Taldeko kide da, hots, merkatuan 60 urte baino gehiagoko presentzia duen Espainiako enpresa talde handienetako bateko kidea.
ULMA Taldea 9 negozio espezializatuk osatzen dute: ULMA Agrícola, ULMA Architectural Solutions, ULMA Construction, ULMA Conveyor Components, ULMA Embedded Solutions, ULMA Forged Solutions, ULMA Handling Systems, ULMA Lifting Solutions eta ULMA Packaging.
Gaur egun, 81 herrialdetan gaude, eta 5.500 langiletik gora ditugu.