Konpromisoa eta balioak
Konpromisoa
Bezeroen zerbitzura jartzen dugu garraiatzaileetarako premium osagaien fabrikatzaile gisa dugun esperientzia, eta, horretarako, irtenbide integral, eraginkor eta jasangarriak ematen ditugu.
- Produktuaren iraunkortasuna
- Azkartasuna erantzunetan eta eskaerak gauzatzen
- Bezeroaren beharretara egokitzea, neurrirako irtenbideak eskainiz
- Zerbitzu integrala, premiak hautematetik hasi, eta instalatu arte
- Hurbiltasuna eta irisgarritasuna
- Bezeroaren gogobetetzea
- Soluzio berritzaileak
Gure balioak
HURBILEKOAK GARA
Gure bezeroekin komunikazio proaktiboa eta etengabea izaten dugu, haien beharrei aurrea hartuz eta konfiantzazko harremanak eraikitzeko aholkuak emanez. Konfiantza hori instalazioan bertan egindako ekintzekin sendotzen da, eta irtenbideak zein produktuak eskatutako epeetan ematen ditugu.
‘PREMIUM’ GARA
Bikaintasuna bilatzen dugu gure proiektuen garapen fase guztietan. Gure produktuen kalitatetik bezeroaren esperientziaraino, igurikimenak gainditzen ahalegintzen gara. Premium izateak ere esan nahi du berrikuntza negozioaren erdigunean jartzea, gure sektoreko estandarrak areagotuko dituzten irtenbideak eskaintzeko.
MALGUAK GARA
Bezero eta egoera bakoitza bakarra dela ulertzen dugu, eta gure ikuspegiak eta irtenbideak egokitzeko prest gaude, behar horiek modu eraginkorrean asetzeko. Beti ikasteko eta eboluzionatzeko prest.
Ingurumenarekin konprometituak
ULMA Conveyor Components-en, pertsonekin eta planetarekin konprometituta gaude. Enpresaren kudeaketan jasangarritasun irizpideak txertatzen ditugu, ondo ezagutzen baititugu gure jardueratik eratortzen diren ingurumen ondorioak. Jasangarritasun balioak transmititzeko ardura hartu dugu, bai eremu pertsonalean, bai arlo profesionalean.
Ingurumen erantzukizunarekin lotutako kultura sustatzen dugu, eta ingurumena babesteko eta garapen jasangarria lortzeko neurriak ezartzen ditugu; tartean, kutsaduraren prebentzioa eta baliabide naturalen kontsumoa murriztea.
Gure ingurumen politikak ezartzen dituen jarraibideei jarraitzen diegu.


Gizarte erantzukizuna
Gizarte erantzukizuna gure nortasunaren eta balio kooperatiboen parte da.
ULMAn hainbat erakunderekin lankidetzan aritzen gara, gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialean laguntzeko. Behar handienak dituzten kolektiboen garapen integrala bermatzen duten gizarte eta laguntza proiektuetan parte hartzen dugu, berdintasuna, hezkuntza, kirola, inklusioa eta kultura babesteko.
Fundazioa
ULMA Fundazioa ULMA Taldearen barruan sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bertan parte hartzen dugu Taldeko 9 negozioek, helburutzat hartuta bizi garen gizartearen Eraldaketa Soziala lortzeko garapen kooperatiboa, hezkuntza, ikerketa eta elkartasun asistentziala sustatzea.
Arrakasta ekonomikoa eta ongizate soziala eskutik doaz gizarte eta enpresa proiektu honetan.