Hautsa tartean denean
Hauts fina pilatuta duten instalazioak
Hauts oso fin eta urratzaileak (esaterako, fosfatoek sortutakoak) eragin larria du arrabolaren bihotzean: errodamenduan.
ULMA Conveyor Components-en zigilatze sistema bat garatu eta patentatu dugu, gure arrabolen eta danborren errodamendua babesten duena, hautsez betetako baldintza oso kritikoetan.
Gainera, gure laborategiak hauts fin eta urratzaileekin saiakuntzak eta probak egiteko ekipo espezializatua du.
PERFORMANCE
Premium kalitatezko produktuen gama, ohiko baldintzetan errendimendua optimizatzeko.
Performance lerroak arrabolen aukeraketa zabala eskaintzen du, kalitate handiko osagaiekin eta fabrikazio prozesu zorrotz baten pean egindakoak.
Gainera, ULMAk diseinatu eta patentatutako ixte sistema bat ere badu, zigilatze eraginkorra eta errodamenduen babes optimoa bermatzen dituena.
ENDURANCE
Muturreko baldintzetan ahalik eta iraunkortasun handiena bermatzeko garatutako produktuen gama.
Endurance lerroak arrabola sorta zabala eskaintzen du, kalitate handiko osagaiekin eta material zein estaldura bereziekin eginak. Eta hori guztia, aplikazio zorrotzagoetan funtzionamendu optimoa bermatzeko.
ULMAk garatu eta patentatutako ixte sortak zigilatze eraginkorra eta babes optimoa ziurtatzen ditu, errendimendua eta iraunkortasuna bermatzeko.