Sartzeko eta manipulatzeko zailak diren inguruneak

Ergonomia falta

Berrikuntzaren abangoardian jarri da ULMA, material alternatiboekin Heavy Duty Lightweight arrabolak garatuta: arrabol metalikoen prestazio berdinak eskaintzen ditu, baina %50 pisu txikiagoarekin. Mantentzea eta ekoizpena optimizatzeko pentsatutako soluzio ergonomikoa da, eta garraio sistemaren erresistentzia eta iraunkortasuna bermatzen ditu.

PERFORMANCE

Premium kalitatezko produktuen gama, ohiko baldintzetan errendimendua optimizatzeko.

Performance lerroak arrabolen aukeraketa zabala eskaintzen du, kalitate handiko osagaiekin eta fabrikazio prozesu zorrotz baten pean egindakoak.

Gainera, ULMAk diseinatu eta patentatutako ixte sistema bat ere badu, zigilatze eraginkorra eta errodamenduen babes optimoa bermatzen dituena.

EUSKARRIAK

Euskarri sorta zabala. Guztiek ere gure arrabolen errendimendu bikaina ziurtatzen dute...

ENDURANCE

Muturreko baldintzetan ahalik eta iraunkortasun handiena bermatzeko garatutako produktuen gama.

Endurance lerroak arrabola sorta zabala eskaintzen du, kalitate handiko osagaiekin eta material zein estaldura bereziekin eginak. Eta hori guztia, aplikazio zorrotzagoetan funtzionamendu optimoa bermatzeko.

ULMAk garatu eta patentatutako ixte sortak zigilatze eraginkorra eta babes optimoa ziurtatzen ditu, errendimendua eta iraunkortasuna bermatzeko.

ULMA - LIGHTWEIGHT℗

ULMA - LIGHTWEIGHT arrabol ultra-arin, erresistente eta isilak pisu erdia duen arrabol...

Jarri harremanetan gurekin!