Pribatutasun politika
Datuen babesaren arloko informazioa
Datuak Babesteko 2016/679 Europako Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Legea betez, ULMA CONVEYOR COMPONENTS, S. COOP.ek datuak babesteko dugun politikaren berri emango dizu jarraian.
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Sozietatearen izena: ULMA CONVEYOR COMPONENTS, S. COOP. (aurrerantzean, ULMA CONVEYOR COMPONENTS)
Identifikazio fiskaleko zenbakia: F48028872
Merkataritzako datuak: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua, 428. folioan, 86.1.182 inskripzio zenbakiarekin.
Helbide soziala: Zelaieta auzoa z/g, 48210 Otxandio. Bizkaia. Espainia
Harremanetarako helbide elektronikoa: info@ulmaconveyor.com
Harremanetarako telefono zenbakia: +34 94 545 0075
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en komunikazio kanalen bidez jasotako kontsultei eta/edo eskaerei erantzutea eta horiek kudeatzea.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Zure kontsultari erantzuteko emandako datuak ULMA CONVEYOR COMPONENTS-en interes legitimoan oinarrituta tratatuko dira, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluarekin bat etorriz.
Nori jakinarazten dizkiogu zure datu pertsonalak?
Datuak jakinarazi ahal izango zaizkie legez ezarritako betebeharrak betetzeko beharrezkoa den erakunde publiko edo pribatuei, eta, hala badagokio, gure enpresa taldeko beste enpresa batzuei eta Grupo ULMA, S. Coop.eko beste kooperatiba bazkide batzuei, barne helburu administratiboekin, gure Taldearen interes legitimoan oinarrituta.
Datuen nazioarteko transferentziarik egiten al da?
Ez da aurreikusten datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.
Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?
Kontsultei eta/edo eskaerei buruzko informazioa aldian-aldian ezabatuko da, eta, nolanahi ere, urtero berrikusi eta ezabatuko da.
Zein dira zure eskubideak zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez?
Zure datuetara sartzeko, edo datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideak erabil ditzakezu, bai eta tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, eta zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea ere, hala dagokionean, info@ulmaconveyor.com helbide elektronikoan edo posta helbide honetan: Zelaieta auzoa, z/g, 48210 Otxandio, Bizkaia. Beharrezkoa izango da zure NANaren kopia aurkeztea eta argi eta garbi adieraztea zein den baliatu nahi duzun eskubidea. Zure eskubideak bete ez direla uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.