GARRAIATZAILEETARAKO IRTENBIDEAK
ULMA Conveyor Components,
meatzaritzarako irtenbide pertsonalizatuak
ULMA Conveyor Components-en badakigu aplikazio bakoitza bakarra dela. Horregatik, garraiatzaileek eta horien osagaiek aurre egin beharreko baldintzak eta erronkak aztertzen ditugu, eta kasu bakoitzerako irtenbide optimizatuak eskaintzen ditugu.
Gainera, gure produktu lerroak PERFORMANCE, baldintza normaletan errendimendu optimoa lortzeko, eta ENDURANCE, muturreko baldintzetan ahalik eta gehien irauteko– instalazioaren ahalik eta pertsonalizazio handiena lortzeko eta haren errendimendua eta iraunkortasuna bermatzeko garatuta daude.
ULMA ARRABOLEN ETA OSAGAIEN BALIO ERANTSIA
Iraunkortasun maximoa
Gure arrabolek merkatuko iraunkortasunik handiena eskaintzen dute, eta beren bizitza erabilgarria %50 handitzen da. Ezaugarri horrek, ustekabeko geldialdien arriskua murrizteaz gain, mantentze tarteak luzatzen ditu, langileen segurtasuna hobetzen du eta inbentarioa zein horniduren urteko kostuak murrizten ditu.
01. Kalitate goreneko lehengaia
Analisiaren lehen fasean, bezeroaren negozioa ulertzen dugu: beharrak eta horien irismena identifikatzen ditugu.
02. Kalitate kontrola
Lehengaiak, osagaiak eta azpiprozesuak hartzeko kontrol zorrotzak egiten ditugu.
03. Ezarpena
Hornitzaileen etengabeko ebaluazio sistema bat eta hobekuntza eta prestakuntza ekintzak ezartzen ditugu.
04. Lean Manufacturing
Lean Manufacturingen printzipioen arabera jarduten dugu, produktu lerro bakoitzari eskainitako layout diseinu ezin hobearekin, eta horrek fabrikazio eraginkorra eta errepikakorra ahalbidetzen digu, kostu eta epe ezin hobeekin.
05. Fabrikazio pertsonalizatua
Gure fabrikazio lana doikuntza, zentrokidetasun eta tolerantzia estandar oso doituekin egindakoa da.
06. Kontrolak
Fabrikako prozesu kontrolak egiten ditugu, etengabeko hobekuntzako adierazle eta ekintzekin.
07. Laborategietako saiakuntzak
Ohiko eta berariazko entseguak egiten ditugu kalitatea bermatzeko.
08. Errendimenduaren azterketa
Bezeroen instalazioetan ditugun produktuen errendimendua aztertzen dugu, eta horrek datu baliotsuak ematen dizkigu gure prozesuak etengabe hobetzeko eta produktu iraunkorragoak modu irmoan ekoizteko.