Arrabol metalikoak

ULMA – STEEL arrabola ULMAren bikaintasunaren bereizgarri izan da merkatuan, obturazio-sistema berritzaileari, lehen kalitateko materialei eta iraunkortasuna eta errendimendua bermatzen dituen fabrikazio-prozesuari esker.

ULMA-STEELen puntu nagusiak:

  • Babes handiko obturazio-sistema: geometria labirintikoak, ukipen-elementuak eta hesi lubrikatuak uztartzen ditu, errodamendua ura, hautsa eta partikulak sartzetik babesteko.
  • Egiturazko sendotasuna: ardatzaren hegalkin-zatia murrizten duen diseinuak eta ahokalekuen, soldaduren eta hodiaren geometriaren kontrol zehatzak zurruntasun eta egonkortasun handiagoa ematen dute, kargapean lerrokatzea mantenduz eta errodamenduaren gaineko bibrazioak eta mikroinpaktuak murriztuz.
  • Funtzionamendu-baldintzetara egokitutako konfigurazioa.

Kanpoko Ø

63,5 mm-tik 219 mm-ra

ardatzaren Ø

20-25-30-40-50-60 mm

ERRODAMENDUA

6204, 6305, 6306, 6308, 6310, 6312

CEMA

B, C, D, E, F, G

Konfigurazio egokia zehaztu behar duzu?

Azaldu iezazkiguzu zure garraiatzailearen lan-baldintzak, eta kargaren, abiaduraren, ingurunearen eta instalazioaren beharren arabera irtenbiderik egokiena zehazten lagunduko dizugu.

Jarri harremanetan gurekin!

Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.