ITZULERA-ARRABOLAK

ULMA – RETURN ROLLERS arrabolak bandari itsatsitako materialak, urradurak eta itzulerako eskakizun mekanikoek eragindako arazoei erantzuteko diseinatuta daude. Lan-baldintzen arabera, ULMAk hainbat konfigurazio eskaintzen ditu.

POLIURETANOZKO UZTAIDUN ARRABOLAK

Baldintza zorrotzetarako

• Karga ahalmen handiagoa.
• Urradurarekiko erresistentzia handiagoa.
• Kautxuak baino arrisku termiko txikiagoa.

POLIURETANO INJEKTATUZKO ESTALDURA

Muturreko baldintzetarako

• Karga ahalmen handia.
• Urradurarekiko erresistentzia handia.
• Ez dira histeresiagatik berotzen.
• Estalduraren gehieneko itsaspena arrabolaren oinarri metalikoaren gainean.

Diseinu helikoidala badu, garbiketa hobetzen da materiala zentrorantz edo alboetarantz mugitzean (komeni denaren arabera).

KAUTXUZKO UZTAIDUN ARRABOLAK

Baldintza normaletarako

• Trakzio ona bandarekin.
• Aukerarik merkeena.

Konfigurazio guztiak sugarra atzeratzen duen materialarekin egin daitezke (UL94 V0 araua).

ULMA POLIURETANOA (PU)

ERRESISTENTZIA GEHIAGO. HIGADURA GUTXIAGO. FIDAGARRITASUN HANDIAGOA

PU ULMA

Dentsitatea (g/cm3): 1.25
Muga elastikoa (N/mm2): > 50
Elongazioa (%): > 450
Urradura (mm3): < 30
Gogortasuna (Shore A): 87

Sute arriskua murrizten du

ULMA PUaren fusio-tenperatura txikiagoa izateak suteak eragin ditzaketen tenperatura kritikoetara ez hurbiltzen laguntzen du.

Kautxua > 300 ºC

PU < 120 ºC

APLIKAZIOAK

Itzulera laurako, V formako itzulerarako eta itzulerako girlandetarako konfigurazioak:

Itzulerarako irtenbide egokia zehaztu behar duzu?

Azaldu iezazkiguzu zure garraiatzailearen lan-baldintzak. Garraiatutako materialaren, kargaren, urraduraren eta instalazioaren garbiketa-beharren arabera konfiguraziorik egokiena aukeratzen lagunduko dizugu.

Jarri harremanetan gurekin!

Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.